279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

98/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4492 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 4830 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 5600 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Kalitatearen ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7974 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11269 zenbakia duena.

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan (Beriain) duena, eta plantilla organikoan 11270 zenbakia.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

–Enpleguko goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 39466 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11271 zenbakia duena.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9956.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A edo B edo C.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116748