278. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2476/2021 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko ekainaren 14an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko abuztuaren 23an emandako 1766/2021 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko irailaren 8an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazita.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2022ko otsailaren 25ean, ostirala, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. gela erantsian, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda OL-ko teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 ebazpenaren bidez onetsi zen)

Txanda irekia.

–Onartuak:

ADRIÁN LARA, EVA MARÍA

ERANSUS BLANCO, MAITANE

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARÍA

ORTEGA REY, HENAR

RIPA SALVIDE, MIKEL

ROJO SAN ROMÁN, CARMEN MARÍA

VIGOR IRIARTE, EDURNE

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA

Epaimahai kalifikatzailea

–Epaimahaiburua: Mónica Cortiñas Ugalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Plangintzaren Arloko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Leticia Jericó Ojer, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tituluen Kudeaketaren eta Kalitatearen Arloko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: María Piedad Muelas Gullón, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Pablo San Román Bengoetxea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua)

–Epaimahaikidea: Alberto Álvarez Suárez, Oviedoko Unibertsitateko Kalitatearen Unitate Teknikoko arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: Joaquim Llansó Sanjuan, Nafarroako Gobernuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Martín Miguel Gil Pérez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Ataleko OLko teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Aranzazu Olaverri Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Hobetzeko Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkaria: Juana Hernández Muro, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Yolanda Arenaza Sarasola, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2116733