277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 23an bertako osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin.

Lizarran, 2021eko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2116768