277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko urriaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen partez etetea Ezkabarteko tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, hain zuzen ere espazio publikoa mahaien, aulkien, mahai hankabakarren eta abarren bidez okupatzeari buruzko tasak bertan behera uzteari dagokionez, alarma-egoerak ostalaritzan eragiten dituen ondorio negatiboak arintzen laguntzeko. Etenaldi hori 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartera ezarri zen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, baita Ezkabarteko Udalaren ediktuen taulan ere.

Etenaldi hori bukatu baino lehen, Udalak erabaki zuen ebaluatzea etenaldi horrek 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra jarraituko duen.

Ezkabarteko Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen tasaren kobrantza etenda mantentzea.

Etetea 2023ko ekitaldirako ezarri da, eta 2023rako egoera berriz aztertuko da 2022ko azken hiruhilekoan eginen den bilkuran.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2116816