276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, udaltzainen 3 lanpostu betetzeko oposizio bidez, lanpostu kopurua handitzeko aukerarekin. Izendapena

Langileriaren arloko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, zeina eratortzen baita deialdi batetik, hain zuzen ere Eguesibarko udaltzainen 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialditik (argitaratu zen 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko azaroaren 20koan), honako hau hartu zen 2021eko azaroaren 25ean:

ERABAKIA:

“1. Iosune Lus Zufía Eguesibarko polizia-agente izendatzea, plantilla organikoan 10.26 zenbakia duen lanpostu hutsaren kargura.

2. Izendapenak 2021eko azaroaren 26tik aurrera izanen du eragina.

3. Agintzea izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta igortzea interesdunari eta eragindako udal-arloei”.

Sarrigurenen, 2021eko azaroaren 25ean.–Zinegotzi ordezkaria, José Miguel Bernal Hierro.

Iragarkiaren kodea: L2116865