276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 2011. lurzatian (Ardoi sektoreko H-28 unitate morfologikoa). Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat udal katastroko 2. poligonoko 2011. lurzatian (Ardoi sektoreko H-28 unitate morfologikoa), Inmobiliaria Mendinueta SLk sustatua, indarra duen planeamenduan aurreikusitako eraikigarritasuna eta etxebizitza kopurua handitzeko.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2116792