276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

2022ko karga-tasak

Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoren azaltzen diren erabakiak hartu zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz.

ERABAKIAK:

1. Hiri-kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,11 izanen da.

2. Landa-kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki hauen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2116809