276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2022rako zerga-tasak

Igantziko Udalak, 2021eko azaroaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, 2022. urterako zerga-tasak aldatzea onetsi zuen, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2022ko ekitaldirako zerga-tasa hauek izanen dira:

–Lurralde kontribuzioa: %0,21.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea 1,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %8.

Igantzin, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2116769