276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2021-0086 Ebazpena eman da 2021eko azaroaren 25ean; hona hemen haren edukia:

“Garinoaingo udalerritik kanpo egonen naizenez 2021eko abenduaren 6tik 2022ko urtarrilaren 2ra bitarte, biak barne.

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Virginia Ruiz Pe Garinoaingo Udaleko alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eginkizun guztiak, 2021eko abenduaren 6tik 2022ko urtarrilaren 2ra, tarte horretan alkatea udalerritik kanpo egonen baita.

Bigarrena.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta orobat administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

Hirugarrena.–Organo ordezkariak epe horretan egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren edukiaren berri emanen zaio Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatuko da agintzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), ordezkaritzaren inguruan arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez”.

Garinoainen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2116805