276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Balorazio txostenaren proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko azaroaren 25eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Esteribarko Udaleko unitate inmobiliario guztien balorazio txostenaren proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin.

Esteribarren, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2116822