275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, honako hau:

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea espediente bat, aldaketa egiteko ordenantza fiskaletan eta ezartzeko lurraren kontribuzioaren zerga-tasa 2021erako. Hona hemen:

1. Hasiera batean onestea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan:

%0,30682.

2. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako %25eko zerga-tasa onestea, bai eta aplikatu beharreko honako koefiziente hauek ere, galarazi gabe Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatutakoa aplikatzea, hala badagokio. Hona hemen:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

< = 1

0,07

2

0,12

3

0,11

4

0,10

5

0,06

6

0,06

7-15

0,06

16

0,09

17

0,09

18

0,30

19

0,35

> = 20

0,40

3. Egungo indize-eskala mantentzea, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

Poligono guztiendako indizea: 1,4.

4. Mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa:

ZERGA-OINARRIA

< 6.000 EURO

> 6.000 EURO

Karga-tasa

%4,50

%5,00

5. Hasiera batez onestea ordenantza fiskal orokorraren aldaketak, bai eta ondotik aipatzen diren udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzen eta tarifen eranskinen aldaketak ere, eta 19. ordenantza fiskal berria, zeinak tasak arautzen baititu tokiko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa eta ura altan garraiatzeko instalazioekin; haien testu bateginak espedientean bildu dira. Hona hemen:

Ordenantzak.

0.–Ordenantza Fiskal Orokorra.

1.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

2.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

3.–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.–Kontribuzio bereziak.

5.–Ordenantza, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

6.–Ordenantza, arautzen dituena autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak.

7.–Ordenantza, arautzen dituena hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak.

8.–Ordenantza, arautzen dituena lizentziak emateko jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko tasak.

9.–Ordenantza, arautzen dituena jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

10.–Ordenantza, arautzen dituena udal ordenantzetan eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

11.–Ordenantza, arautzen dituena ibilgailuak jasotzeko zerbitzuaren tasak.

12.–Ordenantza, arautzen dituena ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak.

13.–Ordenantza, arautzen dituena hilerriko zerbitzuak egiteko tasak.

14.–Ordenantza, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko tasak.

15.–Ordenantza, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta edozein berrikuntza egiteko eremu publikoko zoruan edo espaloietan.

16.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.

17.–Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

18.–Ordenantza, tasak arautzen dituena hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek aprobetxamendu bereziak egin ditzaten herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

19.–Ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa eta ura altan garraiatzeko instalazioekin.

6. Onestea ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetako aldaketak. Haien testu bateginak espedientean bildu dira:

Prezio publikoen gaineko arauak.

1.–Etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoen gaineko araua.

2.–Amalur haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

3.–Udalaren kirol eskoletan Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izena ematea edo matrikula.

4.–Materialaren lagapena eta zerbitzu pertsonalak egitea.

5.–Onestea Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezioen eta tarifen taulak.

Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak, epe horretan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluari.

Atarrabian, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2116767