275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2022ko zerga-tasak

Adiosko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2022ko ekitaldirako; hona hemen:

1. Lurraren kontribuzioa:

Tasa bakarra: %0,25.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,60ko tasa.

4. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %17,96.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6. Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adiosen, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2116481