275. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak jakin dezan.

Oteitzan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2116499