274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Epatze deia, 21-01968 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak, eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

Jorge de Miguel López de Dicastillok 21-01968 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Los Arcosko Udalak 2021eko uztailaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko balorazioari buruz. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Los Arcosen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2116149