274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

Epatzea 21-02037 gora jotzeko errekurtsoan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiari buruz

David Suescun Abrilek 21-02037 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesuko bigarren probaren behin betiko puntuazioei buruz. Bada, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketa berrian.

Berbintzanan, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2116521