273. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5084E/2021 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua handitzen duena Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak ordaintzeko. Gastu hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4467E/2020 Ebazpenaren eta azaroaren 15eko 5027E/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen. DDBN identifikazioa: 536667.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4467E/2020 Ebazpenaren bidez baimendu zen, 2021. urterako, 2.300.000 euroko gastua Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak ordaintzeko, 2021eko gastu-aurrekontuko “Zailtasun gehien dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala eta EGIF” izeneko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 15eko 2027E/2021 Ebazpenaren bidez, 100.000 euroko gastu-gehikuntza baimendu zen 2021erako.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 4467E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 55.000 euro gehitzea. Deialdi horren helburua da Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei dirulaguntzak ematea Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako.

Aurreko guztiagatik, eskatzen da aipatu deialdian baimendutako gastuari 55.000 euro gehitzea, 2021eko gastu-aurrekontuko “Zailtasun gehien dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala eta EGIF” izeneko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak emateko deialdirako baimendu den gastua (gerora egindako handitzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 55.000 euro gehituta.

2. Aipatu deialdian baimendutako gastuan 55.000 euroko gehikuntza baimentzea, 2021eko gastu-aurrekontuko “Zailtasun gehien dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala eta EGIF” izeneko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2116368