273. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5027E/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua handitzen duena Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak emateko. Gastu hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4467E/2020 Ebazpenaren bidez baimendu zen. DDBN identifikazioa: 536667.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4467E/2020 Ebazpenaren bidez baimendu zen, 2021. urterako, 2.300.000 euroko gastua Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak ordaintzeko, 2021eko gastu-aurrekontuko “Zailtasun gehien dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala eta EGIF” izeneko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura.

Kontuan harturik ezinezkoa izan dela eskari guztiei erantzutea baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4467E/2020 Ebazpena), Nafarroako Gobernuak erabaki du 100.000 euro gehitzea Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak emateko deialdira bideratutako diru kopuruari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak emateko deialdirako baimendu den gastua (gerora egindako handitzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 100.000 euro gehituta.

2. Aipatu deialdian baimendutako gastuan 100.000 euroko gehikuntza baimentzea, 2021ko gastu-aurrekontuko “Zailtasun gehien dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala eta EGIF” izeneko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2116366