273. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

307/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat argitaratzen baita ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez (ekainaren 2ko 44/2021 Foru Dekretuak aldatua), arautzen da nola bete Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak. Aipatutako arauak ezartzen duenez, oro har, Hezkuntza Departamentuak deialdiak eginen ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko. Proiektua edo programa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, aipatu proiektu edo programen bidez Hezkuntza Departamentuak zer arlo estrategiko sustatu nahi duen zehaztu eta gero.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek 2022-2023 ikasturtean aztertu eta ezarriko liratekeen programa eta proiektutarako proposamenak jaso ondoren, bidezkoa da deialdia onestea ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. Ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia onestea.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta gainerako eranskinak, II.etik XXIV.era artekoak, Hezkuntza Departamentuko web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) argitara daitezen agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; eta Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.

Deialdia onesten da, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak (I. eranskinean biltzen direnak) aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Bigarrena.–Izangaien betebehar orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaslea izatea, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa duena, eta 2022ko irailaren 1ean jarduneko zerbitzu egoeran egotea.

Orobat, izangaiek ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoen eskaera-orria bete beharko dute, horretarako diseinatutako fitxan, eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Era berean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoak, espezialitatekoak eta hizkuntzakoak direla, eta, kasua bada, dagozkien profiletakoak direla.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten eta/edo parte hartzeko eskaeran egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendutako eskaera telematiko baten bidez, hamar egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epe hori iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da, bitarteko berberak erabiliz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.

Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Aurkezpen eta defentsa ekitaldietara joateko deia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da. Deialdi bakarra eginen da izangai guztientzat. Izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. “Ez aurkeztutzat” joko dira hasierako deia egiten denean agertzen ez diren izangaiak.

Izangaiek jarduketa horretan parte hartzeko ordena Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritakoaren arabera erabakiko da.

2. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahai bakoitzak behin-behineko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta horrek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu.

Puntuazioan berdinketarik baldin badago, epaimahaiak honako hau hartuko du kontuan berdinketa hori hausteko: deitutako lanpostu bakoitzean aritu ahal izateko baldintza gisa eskatutako irakasleen kidego(et)an izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna. Berdinketak badirau, kontuan hartuko da Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritako zozketaren emaitza.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igorriko du prozeduraren espediente osoa, barnean sartuta behin betiko kalifikazioak, zeinak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baitira (www.nafarroa.eus).

3. Deialdi honen xedeko zerbitzu-eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat Irakasleen Batzordeak proposatua.

Epaimahaiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko dira. Epaimahaiak eratu ondoren, jakitera emanen dira, deialdiaren fitxan, proiektu edo programa bakoitzerako balorazio irizpideak.

2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan beteko dira, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2022ko irailaren 1etik hasita. Salbuespenez, eta beren eranskinean horrela ezarrita daukaten proiektu edo programetarako bakarrik, zerbitzu-eginkizunetarako hiru ikasturteko iraupena ezarriko da.

2. Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan, baita hala badagokio profilean ere, lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.

Izangaiak kasuan kasuko proiektu edo programarako baldintza gisa sartu diren espezialitateetako baten baino gehiagoren titularrak direnean, esleituko zaien lanpostu hutsa izanen da parte hartzeko eskaera egitean atxikita duten espezialitate, hizkuntza, eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizun berekoa. Lanpostu hutsik ez badago espezialitate horretan, administrazioak zehaztuko du zer lanpostu huts esleituko zaien, ikastetxeak proposatuta.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu-eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Ikastetxea kendu edo aldatu delako kentze edo aldatze horrek kalteturiko zerbitzu-eginkizunen jarraitutasuna galarazten badu.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitasun falta, langilearen errendimendu eskasak agerian uzten duelako ezin dituela emandako eginkizunak eraginkortasunez bete, edo edukia aldatzea.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu-eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu-eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena ikastetxeko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzun ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondotik, deialdia proposatu duen organoak betetako lanpostuari atxikitako langilearen gaitasuna eta egokitzapena baloratzeko txostena eginen du eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura igorriko du.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu-eginkizunei bukaera emanen zaie, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu-eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu-eginkizunen kontzesioa arrazoitu zuen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

i) Baldintzak gerora ez betetzea.

Behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu-eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan aurreikusitako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu-eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu-eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu-eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu-eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu-eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu-eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honen bidez bete gabeko lanpostuak, izangai bakar bat ere aukeratu ez delako, behin bakarrik bete daitezke zerbitzu-eginkizunen araubidean, eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituaren ondoren, baldin eta interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (237/2020 Ebazpena, uztailaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.

I. ERANSKINA

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOP.

ERANSKINA

INGELESAREN ARLOA INPLEMENTATZEA PROGRAMAZIOA MANTENTZEKO ETA UHARTE BHI-KO OINARRIZKO GRADUKO HEZIKETA-ZIKLO BERRIETAN PROIEKTUKAKO DIZIPLINARTEKO LANA GARATZEKO

UHARTE

UHARTE BHI

1

II

INKLUSIOA SUSTATZEA, UHARTE BHI-KO OINARRIZKO GRADUKO HEZIKETA-ZIKLOETAN PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO ELKARLANEKO IKASKUNTZAREN (POEI) BIDEZ GARATUTAKO DIZIPLINARTEKO LANEAN GORPUTZ-HEZKUNTZAREN BIDEZ

UHARTE

UHARTE BHI

1

III

KUDEAKETA EMOZIONALEKO PROIEKTUEN INPLEMENTAZIOA KOORDINATZEA UHARTE BHI-KO OINARRIZKO ETA ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETAN

UHARTE

UHARTE BHI

1

IV

PROIEKTUEN DINAMIZAZIOA, INPLEMENTAZIOA ETA HEDAPENA, FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOKO HEZIKETA-ZIKLOAN, MODALITATE DUALEAN ETA ATECA IKASGELAREN KUDEAKETA

ALTSASU

SAKANA LH IBP

1

G

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK

BERRIOZAR

BERRIOZAR DBHI

1

VI

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK

NOAIN

ELORTZIBAR DBHI

1

VII

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK

IRUÑA

ITURRAMA BHI

1

VIII

ETWINNING PROIEKTUA ETA PROIEKTU EUROPARRAK EZARTZEA ETA JARRAIPENA EMATEA

LEKUNBERRI

IBARBERRI HLHIP

1

IX

ALEMANEZKO MARRAZKETA ETA TEKNOLOGIA PROIEKTUA ATAL ELEBIDUNETARAKO ETA BIGARREN HEZKUNTZA ELEANIZTUNERAKO

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

X

ERASMUS+ PARTZUERGOAREN ARDURADUNA

TUTERA

HEO

1

XI

ERASMUS+ NAZIOARTEKOTZEKO PROIEKTUEN DINAMIZAZIOA ETA KOORDINAZIOA ATARRABIAKO PEDRO DE ATARRABIA DBHI-N

ATARRABIA

PEDRO DE ATARRABIA DBHI

1

XII

IKASKUNTZA ELEBIDUNAREN METODOLOGIA BATEN KOORDINAZIOA, DINAMIZAZIOA ETA INPLEMENTAZIOA ETA PAI KOORDINAZIOAREN FUNTZIOEN GARAPENA

ZIZUR NAGUSIA

CAMINO DE SANTIAGO HLHIP

1

XIII

IKASNOVA

ELO

SANTA BÁRBARA HLHIP

1

XIV

IRUÑA

JULIO CARO BAROJA BHI

1

XV

AZKOIEN

RIBERA DEL ARGA BHI

1

XVI

AZKOIEN

RIBERA DEL ARGA BHI

1

XVII

SARRIGUREN

SARRIGUREN BHI

1

XVIII

VIANA

DEL CAMINO DBHI

1

XIX

ATARRABIA

LORENZO GOIKOA HLHIP

1

XX

ELKARBIZITZA

SARRIGUREN

SARRIGUREN BHI

1

XXI

LAGUNTZA

ALTSASU

ZELANDI HLHIP

1

XXII

OBANOS

OBANOSKO HLHIP

1

ERRIBERRI

PRINCIPE DE VIANA HLHIP

1

ERRIBERRI

PRINCIPE DE VIANA HLHIP

1

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ PI HLHIP

1

SARRIGUREN

JOAKIN LIZARRAGA HLHIP

1

SARRIGUREN

SARRIGUREN BHI

1

TAFALLA

SANCHO MAYOR BHI (ERRIBERRIKO PRÍNCIPE DE VIANA HLHIP-RAKO)

1

PROEDUCAR-HEZIGARRI

AZAGRA

REYNO DE NAVARRA DBHI

1

XXIII

CASCANTE

SANTA VICENTA MARIA HLHIP

1

CASCANTE

SANTA VICENTA MARIA HLHIP

1

CORTES

BARDENAS REALES DBHI

1

LIZARRA

LIZARRALDEA BHI

1

FUSTIÑANA

TUTERAKO ESKUALDEA (SANTOS JUSTO Y PASTOR DE FUSTIÑANA HLHIP-RAKO)

1

LARRAINTZAR

LARRAINTZARKO IK. HLHIP

1

LARRAINTZAR

LARRAINTZARKO IKASTETXEA DBHI

1

LOS ARCOS

LOS ARCOSKO SANTA MARÍA HLHIP

1

MENDIGORRIA

JUAN M.ª ESPINAL OLCOZ HLHIP

1

MUTILOA

SAN PEDRO HLHIP

1

IRUÑA

BASOKO BHI

1

IRUÑA

EUNATE BHI

1

IRUÑA

EUNATE BHI

1

IRUÑA

EUNATE BHI

1

IRUÑA

JULIO CARO BAROJA BHI

1

IRUÑA

MENDILLORRI BHI (MUTILOAKO IRULEGI HLHIP-RAKO)

1

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

3

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

1

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

1

IRUÑA

IRUÑEKO ESKUALDEA (IRUÑEKO PATXI LARRAINZAR HLHIP-RAKO)

1

TAFALLA

SANCHO III MAYOR BHI (ERRIBERRIKO PRÍNCIPE DE VIANA HLHIP-RAKO)

1

SKOLAE

ARBIZU

ARBIZUKO HERRI ESKOLA

1

XXIV

BERIAIN

BERIAINGO HLHIP

1

CASCANTE

SANTA VICENTA MARIA HLHIP

1

FUSTIÑANA

SANTOS JUSTO Y PASTOR HLHIP

1

MÉLIDA

SANTA ANA HLHIP

1

MENDABIA

SAN FRANCISCO JAVIER HLHIP

1

NOAIN

SAN MIGUEL HLHIP

1

OBANOS

OBANOSKO HLHIP

1

ERRIBERRI

PRINCIPE DE VIANA HLHIP

1

IRUÑA

JOSE MARÍA HUARTE HLHIP

1

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

1

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ HLHIP

1

SARRIGUREN

SARRIGUREN BHI

1

VIANA

DEL CAMINO DBHI

1

ATARRABIA

PEDRO DE ATARRABIA DBHI

1

Iragarkiaren kodea: F2116171