272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan 2022rako. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetako 2022rako aldaketa horiek.

Ribaforadan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2116330