272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

201C/2021 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berako Sociedad Anónima de Vera (Savera) enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Berako Sociedad Anónima de Vera (Savera) enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008352012004), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko urriaren19an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko uztailaren 21ean izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berako Sociedad Anónima de Vera (Savera) enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2115967