272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

4/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urriaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 4/2021 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 4/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

Luzaiden, 2021eko azaroaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2116139