272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2022rako karga-tasak eta tasak

Jaurrietako Udalak, 2021eko azaroaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,27, udalerriko higiezin guztietarako.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, mantendu egiten dira Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak. Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

–Bideen tasa: 6,00 euro etxebizitzako, eta 0,50 eurora igotzen da, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur-kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urte gehi %10 (BEZa), eta 27,50 euroko kuota finkoa gehi %10 (BEZa) hornidura bakoitzeko. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mahukako ura. Aziendarako eta nekazaritzarako: 30 euro urtean. Beste erabilera batzuetarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15,00 euro urtean.

–Saneamenduko tasa: bere horretan geldituko da, hau da, 27,50 euro gehi %10 (BEZa), hargune bakoitzeko.

–Hilerria: nitxoen 10 urteko emakida dohainik izanen da jende guztiarendako, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki hau 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Jaurrietan, 2021eko azaroaren 9an.–Jarduneko alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2116526