272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2022rako zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter dezaten eta, hala badagokio, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten jarritako epearen barnean.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,3752.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 14 euro/erregu.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: 1 euro.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, baldin gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2022ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak); herrian erroldatu gabekoentzako tasa, ezkontza zibilerako: 100 euro. Zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 710 euro.

–Pasabideak: 77 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2022ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

  • Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

  • Lagun baten bonua: 63 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten bonua: 91 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten bonua, hilabetekoa: 58 euro.
  • 2 lagunen bonua: 96 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen bonua: 147 euro.
  • 3 lagunen bonua: 128 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen bonua: 187 euro.
  • 4 lagunen bonua: 154 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen bonua: 211 euro.
  • 5 lagunen bonua: 164 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen bonua: 227 euro.
  • 65 urtetik goitiko erroldatuen bonuak: 32 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitikoen bonuak: 76 euro.
  • 65 urtetik goitiko bi lagun erroldatuen bonuak: 48 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitiko bi lagunen bonuak: 80 euro.
  • Sarrerak:
  • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): dohainik.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
  • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera): 7 euro.

Igerileku-denboraldia 3 hilabetetik beheitikoa bada, zenbateko horiek hainbana daitezke igerilekuaren iraupena zenbatesten den hilabeteen arabera.

Bonuen prezioei 5 eurokoa gehitu dakieke, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

Gimnasioko eta pilotalekuko bonuak:

–20 saioko bonuak: 45 euro.

–20 saioko bonua erroldatu gabeentzat: 60 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 3 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

–Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro orduko.

–Futbol zelai txikia: 110 euro orduko.

–Padel pista:

  • 4 euro laguneko.
  • 15 orduko bonua: 45 euro laguneko.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro orduko.

–Kalea obretarako okupatzea: 1 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: 1 euro/metro koadroa/eguna.

Musika eskola, 2021-2022 ikasturtea

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro hilean

Solfeoa bakarrik

22 euro hilean

Matrikula, kanpotarrentzat

55 euro

Musika tresna bakarrik (30 minutu)

28 euro hilean

Musika tresna bakarrik (45 minutu)

34 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu)

50 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu)

56 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro hilean

Bi musika tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro hilean

Udalaren lokalak lagatzea (Kultur Etxeko 1 eta 2 gelak):

Oro har: 150 euro orduko.

Udal taldeak: 50 euro orduko.

Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro orduko.

Ostatuen terrazak: 6 euro/metro karratua, ordenantzaren arabera. COVID-19aren pandemia egoera dela-eta espazio publiko gehiago okupatzeko baimena eman bada, 2022rako itzuli beharko da pandemia aurretik baimenduta zegoen espazioa okupatzera.

Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Fontellasen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2116185