272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Udal ordenantza, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ziraukin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2116423