272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan, hain zuzen ere 2. artikuluko c) eta e) letretako zerga-egitateari dagokionez.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, hasiera batez onetsitako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2116543