272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko Udaleko Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Cascanten, 2021eko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2116357