269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-O-1607

Geoalcali SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Geoalcali SLU.

Xedea: ibilguak desbideratzea, Muga meategiaren proiektua.

Ur-ibilgua: Arbea erreka, la Esquiva erreka-zuloa, Valdeborro erreka-zuloa, Valdemolinero errekazuloa.

Udalerria: Zangoza (Nafarroa).

Lanen xedea da Arbea errekaren eta la Esquiva, Valdeborro eta Valdemolinero erreka-zuloen ibilguak desbideratzea Muga meategiaren lur-azaleko instalazioetan egiten duten tartean, meategia ustiatzen den bitartean. Ustiatzeko aldia bukatuta, ibilguak jatorrian zeuden moduan utziko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2116062