269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (GGKEak, 2021). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 596369.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/596369).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko azaroaren 18ko erabakiaren bitartez, deialdi publikoa onesten da, dirulaguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egin daitezen, 2021eko aurrekontutik.

Deialdian parte hartzen ahalko dute garapenerako GGKEk eta beraien proiektuek, baldin eta deialdi honi atxikitako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri hauen xedea da arautzea Zangozako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 33.093 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak: http://www.sangüesa.es.

Zangozan, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2116565