265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

341/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, 356/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Álvaro Marcén Echandi jaunak jarri zuen.

Alvaro Marcén Echandi jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Nafarroako Gobernuaren 2021eko uztailaren 14ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 90/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, izan ere, ebazpen horren ondorioz, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 10eko 14/2020 Foru aginduaren bitartez onetsitako idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendatik kanpo gelditu zen Álvaro Marcén Echandi jauna, izendatuta zegoen lanpostuari uko egin izanagatik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 356/2021 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Álvaro Marcén Echandi jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Álvaro Marcén Echandi jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2116183