265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Sorladan, 2021eko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2116111