265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1484/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3koan, argitara eman zen probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Horretan oinarriturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2107/2021 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko bi izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Horretarako ezarritako epean, igoera txandako izangai Roberto Cormenzana López jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion liburutegiko arduradun lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan ari baitzen lanpostu finko batean.

Deialdiaren 9.6 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Aurrekoa kontuan harturik, igoera txandan beste izangairik ez dagoenez, eta txanda irekiko gaindituen zerrendan agertzen diren bi izangaiek izendapenari uko egin diotenez aurretik izendatutako izangaien ondoren, izendapen-proposamena osatu behar da, eta Mikel Uharte Unzué jauna sartu.

Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko azaroaren 3an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2115747