263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean. Akats zuzenketa

2021eko 244. Nafarroako Aldizkari ofizialean, urriaren 21ean, iragarki hau eman zen argitara: “Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean”. Hartan akatsa dagoela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Honela dioen lekuan: “3.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoarekin. Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta Artazuko Udalaren gardentasun-atarian, nahi duen orok egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, jendea hartzeko bulego orduetan edo erabilgarri dauden bide elektronikoak baliatuz”.

Honako hau behar du: “3.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoarekin. Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta Artazuko Udalaren egoitza elektronikoan, nahi duen orok egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, jendea hartzeko bulego orduetan edo erabilgarri dauden bide elektronikoak baliatuz”.

Aurrekoa dela eta, 20 egunez luzatzen da jendaurreko epea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Artazun, 2021eko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2115897