263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

4. poligonoko 1. lurzatia 2. lurzatiarekin trukatzea. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2021eko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, erabaki zuen trukatzea 4. poligonoko 1. lurzatia (Camino el Cruce kalea), Aguilar Kodesko Udalaren jabetzakoa, 4. poligonoko 2. lurzatiarekin, Luis Díaz de Cerio Lararena baita. Helburua da Camino el Cruceko zoladura eta horma.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udalaren iragarki-taulan 15 egunez jarriko, interesdunek aztertu, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 129., 130. eta 131. artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, trukea behin betiko onetsitzat joko da.

Aguilar Kodesen, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2115605