263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-24 unitatean, 1. poligonoko 906. lurzatian, erabilera aldatzeko bulegoetatik bizitegietara. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 24an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, 2019ko Udal Plan Orokorreko UC-24 unitatean (1. poligonoko 906. lurzatia), eraikinean dauden lau bulegoen erabilera aldatzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Eskaera eta agiria Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzura bidaltzea, bizitegi-ahalmen berriaren %70 babes publikoko araubideren batera bideratzeko derrigortasuna ezabatzeko, 54.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direnez gero.

Laugarrena.–Jendaurreko aldia bukatuta, dokumentua behin betiko onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Hala ere, aldez aurretik aurkeztu beharko da Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, 253/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera aurkeztua, eta hala badagokio, dokumentazioa formatu bektorial geoerreferentziatuan. Gainera, gehituko zaio, baietsitako alegazioetatik ondorioztatzen denaz aparte, batetik, azaleren erabilera aldaketaren ondorioz sortutako gainbalioen %10aren balorazioa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 96.2 artikuluarekin bat), eta, bestetik, gauzatu ezin diren lagapenen monetizazioaren balorazioa (berdeguneen sistema orokorrak, tokiko sistemak, aparkaleku-plazak).

Atarrabian, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2115939