263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laguntza ekonomikoak, banakako ebaluazio araubidean, 2021. urtean gizarte-larrialdi egoeran diren pertsona edo familiendako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 593555.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/593555).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 40 euroko laguntza emanen da.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 3.535,95 euro.

Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: Laguntzetarako transferentziak, 0-23111-4800000.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2021eko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2021eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2115911