263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 145. lurzatian. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Enrique Gayarre Imízcozek eta Yolanda Gimeno Montesek aurkeztutako xehetasun-azterketa. Horren xedea da aztertzea Urrutia auzoko 58. zenbakian den (udal katastroko 1. poligonoko 145. lurzatia) familia bakarreko etxebizitzaren bolumetria, baita hark ingurune urbanoarekiko duen egokitzapena ere, oraingo bi mantsardei eusteko eta egoerari irtenbide logiko bat emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2115753