263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlana 3. poligonoko 1349. eta 1350. lurzatietan. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, Tokiko Gobernu Batzordearen 2021eko urriaren 22ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Etxarri Aranazko 3. poligonoko 1349. eta 1350. lurzatien xehetasun azterlana (Santakitz SP), Isabel Araña Petriati andreak eta Benito Karasatorre Aldatz jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina)

Etxarri Aranatzen, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2115731