263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Deialdia, material sanitariorako dirulaguntzak emateko 2021ean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 593869.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/593869).

Argitara ematen da dirulaguntzak emateko deialdia, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte sorturiko gastuetarako. Deialdi honi dagokion aurrekontu-egozpena 2021eko aurrekontuetako partida hau da: 1 2318 48000 / Gizarte Laguntza, 20.000 eurokoa, haietatik 10.000 euro deialdi honetarako xedatzen direla.

Ematen diren laguntza ekonomikoen xedea izanen da bizilagunei laguntzea aparteko eta beharrezko zenbait gastu finantzatzen, halakoak familietan gertatzen direnean. Aipatu gastuak izanen dira hauetarako egin beharrekoak:

–Entzumen protesiak erosteko edo ordezteko, medikuak aginduta.

–Barne zola ortopedikoak erosteko edo ordezteko, medikuak aginduta.

–Protesi optikoak erosteko edo ordezteko, medikuak aginduta.

–Ortodontzia tratamenduak egiteko, medikuak aginduta.

Gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da, dirulaguntzaren xedeko lerro bakoitzerako:

–3.200 euro izanen dira, medikuak aginduta, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako.

–400 euro izanen dira, medikuak aginduta, barne zola ortopedikoak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako.

–3.200 euro izanen dira, medikuak aginduta, protesi optikoak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako.

–3.200 euro izanen dira, medikuak aginduta, ortodontzia tratamenduak egiteko aurreikusten diren laguntzetarako.

Eskabideak eta haiei erantsi beharreko dokumentazioa aurkezteko epea luzaezina da: 2021eko abenduaren 13tik 17ra bitarte (biak barne), 15:00ak arte.

Artikan, 2021eko azaroaren 8an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2115898