260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko irailaren 22an, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 11n.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa hori, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia bat interesdunen eskura dago Sakanako Mankomunitatearen idazkaritzan.

Lakuntzan, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2115719