26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Banakako laguntzak emateko deialdia, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko 2021. urtean, taxi-bonua baliatuz

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/544217). DDBN identifikazioa: 544217.

Xedea eta onuradunak. Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan) arautzea, garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat erabil dezaten, taxia.

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C apartatua, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G eta H apartatuak batuta.

b) Eguesibarren egotea erroldaturik, hiru hilabete lehenagotik, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

d) Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

e) Familia unitatearen urteko diru-sarrerak, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari dagozkionak, honako hauek baino handiagoak ez izatea:

KIDE KOPURUA

AURKIBIDEA

DIRU-SARREREN MUGA

1

2,25 × LGS

29.925,00 euro

2

2,65 × LGS

35.245,00 euro

3

3,00 × LGS

39.900,00 euro

4

3,35 × LGS

44.555,00 euro

5 edo gehiago

3,75 × LGS

49.875,00 euro

f) Era guztietako zerga betebeharrak edo bestelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.

Dirulaguntzaren zenbatekoa. Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta ekitaldi honetarako 720,00 eurokoak izanen dira, gehienez, onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera erregistroan zein egunetan egiten den ikusirik.

%50 gehigarria emango da (hilean 90,00 eurora heldurik gehienez) frogatzen denean taxia egunero erabili behar dela lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako erabiltzaileentzat.

Eskaerak aurkezteko epea. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Epe bat irekiko da, 2020ko abenduaren 14tik 24ra bitarte, jada taxi-bonuaz baliatzen ari diren erabiltzaileek eskabideak aurkez ditzaten. Kasu horretan, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: udal eskabidea, beteta; familia-unitatearen azken errenta-aitorpena, edo horrelakorik aurkeztera beharturik ez badago, familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria eta, azkenik, dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak betetzen jarraitzen duela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena. Laguntza emateko baldintza izango da 2021eko ekitaldirako aurrekontu-lerroa, luzatua zein berria, egotea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2101120