26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzen duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 642/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Nolanahi ere, deialdi horren 4.2 oinarrian xedatzen da izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dela behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuko egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki erakundeetako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean jaso da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

I. ERANSKINA

Onartuak:

AICUA ADRIAN, ANA JOSE

ALVAREZ PAEZ, ABEL

ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

GARCIA LERANOZ, ELISA

IRISARRI MORENO, ANA JULIA

MATEOS CRISOSTOMO, NURIA

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

URDANGARIN ZURUTUZA, IÑIGO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2100712