26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Laguntzak, zerbitzuen eta ostalaritzaren jarduera ekonomikoari eusteko, Covid-19aren krisiak eragindako egoeraren aurrean

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/546043). DDBN identifikazioa: 546043.

Xedea: dirulaguntzak ematea Bargotako zerbitzuen sektorean eta ostalaritzan diharduten pertsonei, COVID-19ak eragindako pandemiak kaltetuak direnean. Dirulaguntzok emateko, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran onetsitako oinarri arautzaileei jarraituko zaie.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 3.100,00 euro.

Zenbatekoa: aparteko dirulaguntzen bi lerro hauek ezarri dira:

1.–Jarduera erabat eten denerako: 500,00 euro.

2.–Ostalariek inbertsioak egin edo gastuak izan dituztenerako lokalak neurri berrietara egokitzeko: 300,00 euro gehienez ere.

Laguntzak eskatzeko epea: hilabete, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez (www.bargota.es).

Onuradunak: ikus oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Bargotan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2101184