26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “El Oliado” haize-parkea, Sesma eta Lodosako udal-mugarteetan (1162-CE).

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako:

–Eskatzailea: MTorres Desarrollos Energéticos SL.

–Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “El Oliado” haize-parkea, 24 MW-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak (“El Oliado” 20/66 kV-ko azpiestazioa eta 66 kV-eko linea elektrikoa, “Quel-Renfe-Alcanadre 66kV” linearekin lotu arte).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, baita Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean ere https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/oliado-parke-eolikoa-espediente-1162-ce, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; -31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2100842