259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, Hirigintzako Araudi Orokorrean, Hirigintzako Araudi Partikularrean eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Baiestea 1., 2. eta 3. alegazioak, Mariano Navarro Lacarrak eta Ana María Sánchez Carcavillak aurkeztuak, beheko solairuko bizitegi-erabilera baimentzeko Fuente Canónigos kalean.

2.–Ezestea 4. alegazioa, Heras de Tudela SLk aurkeztua, eta Los Poetas pasealekua mantentzea merkataritza-ardatz gisa, hasiera batez onetsitakoarekin bat.

3.–Berariaz behin betiko onestea Hirigintzako Araudi Orokorraren, Hirigintzako Araudi Partikularraren eta Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorraren aldaketa puntuala. Erabakiaren azalpen-zatian ezarri bezala gelditu dira idatzirik, aurkeztutako alegazioak ebatzi eta baietsitako aldaketak gehitu ondoren.

4.–Argitara ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan, bai erabaki hau, bai Hirigintzako Araudi Orokorraren, Hirigintzako Araudi Partikularraren eta Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorraren aldaketa puntualaren behin betiko testua.

5.–Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Etenik segituko du hirigintza-lizentzien esleipenak, aldaketa honetan planteaturiko erabilerekin lotutako erabilera berriak ezartzeari dagokionez –hots, zerbitzuguneekin, diskotekekin, beheko solairuko etxebizitzekin eta abeltzaintza intentsiboko ahalmen ertain eta handiko instalazioekin lotutakoak–, baldin haietan eragina badute hirigintzako araubidea aldatzea dakarten determinazioen eremuetan sartutako aldaketek, harik eta hau argitaratzen den arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Tuteran, 2021eko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Onetsitako arautegia eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115673