259. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko urriaren 27an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko dekretuaren 26. artikuluan, Kontseiluaren osaera eta kontseilukideen izendapena arautzean, ezartzen da kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla. Kargu bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua bete gabe dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, izendapen hauek egin ziren Euskararen Nafar Kontseilurako: Ibai Aramburu Ugalde jauna kontseilukide titular, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa, eta Erkuden Fernández Martos andrea, haren ordezko.

2021eko urriaren 4an, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren koordinatzaileek Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zioten entitate horrek Euskararen Nafar Kontseiluan dituen ordezkariak ordeztea, honela: Ibai Aramburu Ugalde jaunaren ordez, Ander Aranguren Iriarte jauna izendatzea, eta Erkuden Fernández Martos andrearen ordez, Irati Ornat Jiménez andrea.

Ikusirik Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, goian aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Ibai Aramburu Ugalde jauna eta Erkuden Fernández Martos andrea Euskararen Nafar Kontseilutik kentzea. Biak ala biak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa ari ziren, kide titular gisa eta ordezko gisa, hurrenez hurren, eta entitate horrek berak erabaki du ordeztea.

2. Ander Aranguren Iriarte jauna Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea, eta Irati Ornat Jiménez andrea, berriz, ordezko kide, biak ala biak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak proposatuak.

3. 2018ko apirilaren 13an eratu zen Kontseiluari agintaldia amaitzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen bidez izendatu diren kideen agintaldia.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora bidaltzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2115578