253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza hitzarmen bat, Esako katastroko 2. poligonoko 932. lurzatiaren jabe den Javier Martínez Ochoarekin sinatua, Udal Planaren arabera eginiko gehiegizko lagapena (23,85 metro koadro) konpentsatzeko xedez. Horretarako, trukea eginen da 2. poligonoko 766. soberako lurzatiaren zati batekin, udal titulartasunekoa baita.

2. Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan kudeaketako hirigintza hitzarmena udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, egoki jotzen dituzten alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin (foru lege hori onetsi zen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

3. Jendaurreko epea iraganik eta emandako txostenak eta alegazioak ikusirik, Udalak behin-behineko onespenari buruz erabakiko du.

Esan, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2115054