253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 2309. lurzatian. Hasierako onespena

Udaleko alkateak, 2021eko urriaren 21ean, ebazpena eman du hasiera batez onesteko hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 2309. Lurzatian, Villatuertako San Miguel industrialdeko “C” sektorean. “Renolit SAk” okupatzen du leku hori.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2021eko urriaren 21ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2115182