253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei prestazio ekonomiko zuzenak emateko laguntzena. Laburpena. 2022. urtea

DDBN (Identifikazioa): 591238.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/591238.)

Vianako Udalak, 2021eko urriaren 21ean egin bilkuran, onetsi zituen deialdiaren oinarriak larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2022an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko.

Lehena.–Onuradunak: larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 20.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urte batean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2021eko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2115232