253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, 1. Sektoreko Plan Partzialean, Queiles, Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko U.I.4 unitatean.
Hasierako onespena

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala, Tuterako 1. Sektoreko Plan Partzialean, Queiles, Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko U.I.4 unitatean (U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14 lurzatiak). Sustatzaileak dira Tecum Iniciativas Inmobiliarias SL, Sidena Haro XXI SL eta Urban Domus Toloño SL, Altrum Arquitecturaren zerbitzuko Renato Alegría Moracho arkitektoak eta Jesús María Ramírez Sánchez zuzenbideko doktoreak 2021eko ekainean idatzitako proiektuaren arabera, Udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2115275