253. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutako betetzeko, aditzera ematen da, orok jakin dezan, María Morrás Bea sustatzaileak aurkeztu duela jarduera sailkatuko lizentziarako eskaera, zerri gizendegi bat paratzeko, 2.496 plaza dituena. Tokia katastroan: 3. poligonoa, 171. eta 172. lurzatiak.

Espedientea aztertu nahi duen ororen eskura dago, oharrak aurkez ditzan, instalazio horrek ukitzen duela uste badu. Horretarako 30 egun balioduneko epea du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sesman, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2115385